XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaua basoan. Lorea eta Kurbil oinez doaz basoan.
Kirkil: Eta orain: gaua! eta nik gauez ondo ondo ez dut ikusten...
Lorea: Betaurrekoak behar dituzu!.
Kirkil: Ikusi duzu inoiz iratxo bat betaurrekoekin?.
Lorea: Ene nolakoa zaren!!! Kirkil: Xxxxi! mmmm... sua usaintzen ari naiz... bai! han dago kea! goazen....
Biak joaten dira eta basoaren bestaldean azaltzen dira.
Sua dago eta ondoan gizon bat.
Kirkil: Gabon, Jauna!
Gizona altxatu egiten da.
Gizona: Nortzuk zarete? Lorea: Bi lagun... Gizona: Lagunak bazarete nirekin eseri; bestela... Lorea: Eskerrik asko, jauna.
Gose gara eta nekatuta gaude.
Esan zerbait Kirkil!!!.
Kirkil: Ejemmm! bai noski! eskerrik asko! Gizona: Nondik nora zoazte?.